Siglo XX harategian lehen mailako kalitatezko haragi aparta eskaintzen dugu, guk geuk aukeratzen dugu inguruko ekoizleen artean. 

Txekor haragia: piriniar arrazako (bertako arraza) behiena soilik, ingurura oso ongi egokitzen delako da ezaguna, ugalketa eta ekoizpen parametro apartak ditu eta haragiaren berezitasunak ere oso onak dira.  “Aralar” edo bertako haragiaren etiketaren barruan, gure produktuak jatorriaren, osasungarritasunaren eta kalitatearen baldintza guztiak betetzen ditu. 

Ardikia elikaduraren iturri nagusi bat da, esne ekoizpena kontuan izanda eta baita haragi ekoizpena ere.  Eusko Labela duen jatorrizko Arkumea, Euskal Herriko “Latxa” eta “Karrantzakoa” bertako arrazako arkumea da. Bere amaren esneaz elikatzen da soilik eta 3-5 aste dituenean hiltzen da, eta ondorioz, bere haragia mamitsua, samurra eta zapore finekoa da. 

Baserriko oilaskoa baserrian inguru natural eta ireki batean hazitako hegaztia da eta %100ean era naturalean elikatzen da, TRANSGENIKORIK GABE.  Bere haragia osasuntsua, mamitsua eta naturala da, produktu garbia da eta gehigarririk gabekoa, gatz gutxikoa eta glutenik gabekoa.  Hegaztiari osasun kontrol zorrotzak egiten zaizkio hazten den bitartean eta hiltzean, bere goreneko kalitatea bermatzeko.
Zure eskura ipintzen dugu baita ere oilasko natural-begetala. 

Txerrikia elikadura osasungarriaren eta orekatuaren beste osagai gomendagarri bat da.  Kontsumituko den haragi motaren arabera da produktu gomendagarria, eta baita obesitate, dislipemiak, hipertentsioa eta anemia bezalako nutrizio arazoak saihesteko ere.  Txerri-haragia osasungarria da bereziki jandako zatia giharra bada (grasa gehiegi gabekoa), eta animaliaren elikadura zaindu bada.