• Prestatutako plater gozoak

  • Nahi duzun lekura eramango dizugu

  • Kalitate goreneko harategia

Konfiantza handieneko produktu bikainak eta gozo-gozoak

Siglo XX harategiak 30 urte baino gehiago daramatza lehen mailako kalitatezko haragia eskaintzen, eta 2003tik talde edo norbanakoek jateko plater eta jaki prestatuak egiten. 

Ganadua guk geuk aukeratzen dugu beti, inguruko baserrietan, zuk kalitatezko eta konfiantzazko haragia eraman dezazun etxera. 

Gure plater prestatuekin erantzuna eman nahi diegu gaur egungo gizarteak duen beharrari eta eskatzen duen produktu prestatuari, nutrizionalki orekatuak dira gure platerak eta kalitate-prezio onekoak. Gure gizartean sukaldean aritzeko denborarik ez duela kontuan izanda, zuretzako eta zure senitartekoentzako elikadura osasuntsu eta orekatu bat eskaini nahi dizuegu, beti ere indarrean dauden legeek ezartzen dituzten kalitate eta higiene prozedura zorrotzak beteta. 

Hori dela eta, gure plater guztiak arretaz eta gogoz egiten ditugu, zure mahaian primerako produktua edukitzeko nutrizio, higiene eta osasun ikuspegitik (Elikagaien Osasun Erregistro Orokorrean inskribatutako Elikagai Enpresa da). 

Gure establezimenduan ikusi ahal izango dituzu gure produktuak, araudiko informazioarekin batera.  Produktuak, osagaiak, osasun erregistro zenbakia eta prezioa, zuk zeuk egiazta dezazun produktuaren kalitatea. 

Egin eskaera online, telefonoz edo whatsappez.

Egin zure eskaera online